Kaixo, familia!
Hona hemen Haur Hezkuntzako ikasle batzuk matematika modu manipulatiboan lantzen.
Argazki honetan, ikaslea deskonposaketak egiten ari da, modu askean (hau da, bi regleta baino gehiago erabiliz).
Hurrengo argazki honetan, hiria sortzen ari da. Horrela, zenbakiak deskonposatzen ditu bi regletekin.
Azkenengo argazkian, sugearen jolasa egiten ari dira. Bi dado bota eta batuketa eginez, zenbaki hori adierazi behar du regletekin, suge luzea eginez.
Laster arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina